Ekonomia -
Espainiako Bankua
Ia % 7koa da Espainiako finantza sistemaren berankortasuna
1995eko otsailetik izandako berankortasun mailarik handiena da, Espainiako Bankuaren datuen arabera.
Erredakzioa
Bankuek, kutxek, kooperatibek eta kredituak emateko finantza-establezimenduek partikularrei eta enpresei emandako kredituen berankortasuna % 6,93ko mailara heldu zen uztailean.
Berankortasunak gora egin du iazko datuekin (% 5,47) eta ekainekoekin (% 6,41) alderatua , eta 1995eko otsailetik izandako berankortasun maila handiena da, Espainiako Bankuaren datuen arabera.
Finantza entitateen kredituen berankortasuna 124.717 milioi euroan kokatu da.
1.797 bilioi euro eman zituzten uztailean kredituetan, ekainean baino % 1 gutxiago eta orain dela urtebete baino % 1,9 gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea