Ekonomia -

Nafarroako Parlamentua

Nafarroan 2011ko Aurrekontuen Legea aldatzea onartu dute

Nafarroako Gobernuko kontseilariek eta departamentuek malgutasuna izango dute abenduaren 31ra bitarteko gastua kudeatzeko. Halaber, sozietate-zerga aldatzea onartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak 2011ko Aurrekontuak eta gizarte-zerga moldatzen dituzten legeak onartu ditu gaur, Gobernuak proposatua, eta Gobernuko kideen babesarekin bakarrik; izan ere, oposizioak aurkako botoa eman du eta PPN abstenitu egin da.

Nafarroako Gobernuko kontseilariek eta departamentuek malgutasuna izango dute abenduaren 31era bitartean gastua aldatzeko, eta kontratu aldaketa guztiak interes publikotzat jo ahal izango dituzte, defizita murrizteko helburuarekin.

Sozietate-zergaren moldaketaren inguruan, Gobernuak kopuru berriak ezarri ditu zerga horren harira. Ez dute zuzenketarik onartu; guztiak bota dituzte atzera.

Alvaro Miranda Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren hitzetan, "Nafarroaren defizita betetzeko helburua dauka Legeak, eta eszenatokia zaila da benetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea