Ekonomia -
Industria Ministerioa
Asco I eta II zentral nuklerarra, zabalik beste 10 urtez
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) igorritako txosten baikorra izan du kontuan Industriak. Txosten horren arabera, zentralaren segurtasun maila ona da, zabalik jarraitzeko modukoa.
Erredakzioa
Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak Asco I eta II zentral nuklearra hurrengo hamar urteetan zabalik egoteko baimena eman du, Asco-Vandellos elkarteak jakinarazi duenez.
Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) igorritako txosten baikorra izan du kontuan Industriak. Txosten horren arabera, zentralaren segurtasun maila ona da, zabalik jarraitzeko modukoa.
Joan den astean, Asco zentral nuklearraren segurtasun neurriak egokiak baldin baziren, zabalik jarraitzeko epea luzatuko zuela esan zuen Miguel Sebastian Indrustria, Turismo eta Komertzio ministroak.