Ekonomia -
NBEn
Van Rompuy: 'Euroaren egonkortasunaren alde beharrezkoa egingo du EBk'
"Munduan eta etxean dituen erantzukizunak bere gain hartuko ditu Europak", adierazi du Kontseilu Europarreko presidenteak. "Euroguneko ekonomia ahulenekin" Europak duen erantzukizuna azpimarratu du.
Erredakzioa
Munduko eta "euroguneko ekonomia ahulenekin" Europak duen erantzukizuna azpimarratu du Herman Van Rompuy Kontseilu Europarreko presidenteak. "Euroaren egonkortasunaren alde beharrezkoa den guztia egingo du EBk", adierazi du Van Rompuyk.
"Munduan eta etxean dituen erantzukizunak bere gain hartuko ditu Europak", esan du agintariak NBEko Batzar Nagusian emandako hitzaldian. Europar Batasunaren (EB) izenean hitza hartu du Van Rompuyk.
"Zorraren krisia azken urteetako probarik zailena" izaten ari da euroguneko herrialdeentzat, Van Rompuyk onartu duenez.
"Europako buruzagiak erabaki bateratuak eta indibidualak hartzen ari dira zurrunbiloarekin bukatzeko", erantsi du Kontseilu Europarreko presidenteak. Europarrak "elkartasunarekin eta zirt edo zart egiteko" ekiten ari dira.