Ekonomia -
Finantza krisia
Espainiako bankuek ez dute kanpo-ikuskatzea behar, Salgadoren ustez
Espainiako ministroak Antonio Borges Munduko Diru Funtseko Europako zuzendariari emandako erantzuna izan da. Borgesek kanpokoen ikuskatzea beharrezkoa zela iradoki zuen ostiralean.
Erredakzioa
Elena Salgado Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun ministroaren hitzetan Espainiako bankuek ez dute kanpoko erakundeen ikuskatzerik behar merkatuen konfiantza berreskuratzeko, nahiz eta Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) agintari batek iradokizun hori egin.
Salgadok prentsaurrekoa eman du ostiralean eta larunbatean NDFk eta Munduko Bankuak egindako bileretan parte hartu ondoren. Bertan esandakoen arabera, Espainiako Bankuak egindako azterketa eta Espainiako gainontzeko finantza-erakundeek higiezinen sektorearekiko duten menpekotasun maila publikatzea nahikoa izan beharko litzateke konfidantza hori berreskuratzeko.
Salgado ministroak Antonio Borges Munduko Diru Funtseko Europako zuzendariari emandako erantzuna izan da. Borgesek kanpokoen ikuskatzea beharrezkoa zela iradoki zuen ostiralean, Irlandaren kasuan egin bezala.