Ekonomia -

G20

Langabeziaren aurkako irtenbideen bila G-20an

G20ko Lan ministroen bilera hasiko da Parisen krisiaren ondorioz galdu diren milioika lanpostu berreskuratzeko irtenbideen bila.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ko Lan ministroek krisiaren eta hazkunde ekonomikoaren geldialdiaren ondorioz galdu diren milioika lanpostu berreskuratzeko irtenbideen eta formulen bila egingo dute bilera.

Bi eguneko batzar honen helburua, munduko ekonomia eta finantza krisi garaian lanari lehentasuna ematea da.

Gaur egun mundu osoan lan arazoen kontzientzia handiagoa dagoela esan du Xavier Bertrad, Frantziako Lan ministroak bilerara sartu baino lehen. Gai hauekiko interesa globalizazioa era orekatuago batean egiteko lehen pausoa izan daitekeela esan du.

Lehen egunean bilera ateak itxita egingo dute eta G20ko herrialdeen lan merkatuen erronkak egongo dira aztergai, lanpostuak sortzeko susperraldia eta talde ahulenen laguntza.

Bihar berriz, gai nagusia denentzako babes soziala izango da, lan eskubidea eta politika ezberdinen arteko koherentziaren sendotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea