Ekonomia -
Urriaren 11n
Lehendakaria Almuniarekin bilduko da opor fiskalez hitz egiteko
Patxi Lopez 90eko hamarkadako zerga salbuespenengatik sortutako gatazka konpontzen saiatuko da Europako Batzordeko presidenteordearekin bilduta, Bruselara egingo duen bidaian.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenetarekin bilduko da urriaren 11n eta Europar Batasuneko ekonomiaz hitz egiteaz gain, 'opor fiskalek' sortutako gatazkaren inguruan ere jardungo dute.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpoko jo zituen 90eko hamarkadako 'opor fiskalak' eta ‘opor fiskal txikiak' eta Europako Batzordeak milioika euroko isuna eskatu du Espainiaren kontra euskal ogasunek emandako laguntzak ez dituztelako osorik berreskuratu.
Lehendakariak urriaren 10ean eta 11n Bruselara egingo duen bidaia instituzionalaren baitan kokatzen da Almuniarekin egingo duen bilera.
Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzarako idazkari nagusiak aurkeztu du gaur bidaia eta lehendakariak eta Almuniak 'opor fiskalak' hizpide izango dituztela baieztatu du.