Ekonomia -
Abuztua bitartean
Estatuaren defizita % 11,5 jaitsi eta BPGren % 2,83an kokatu da
Estatuak 30.867 milioi euroko defizita izan du urteko lehen zortzi hilabeteetan, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren arabera.
Erredakzioa
Estatuaren defizita 30.867 milioi eurokoa izan da urteko lehen zortzi hilabeteetan, hau da, BPGren % 2,83ren parean kokatu da. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak jakitera eman duenez, iazko urteko datuekin alderatuz gero % 11,5eko jaitsiera jasan du.
99.191 milioi euroko ordainketak izan dira, eta irabaziak, berriz, 68.324 milioi eurokoak. Hala, Estatuak 33.682 milioi euroko defizita izan du; 2010ean, berriz, 37.054 milioikoa izan zuen. Zerga bidezko irabaziak, esanguratsuenak, 103.842 milioikoak izan dira, aurreko urtean baino % 2,1 gehiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea