Ekonomia -

Burtsak, itxita

Burtsak urteko hirugarren igoerarik handienarekin amaitu du eguna.

Urteko hirugarren igoerarik handiena da, eta gorakadaren arrazoietako bat, besteak beste, Europako interes tipoen beherapena izan da.

Burtsak urteko hirugarren gorakadarik handiena izan du. Argazkia: EFE
Burtsak urteko hirugarren gorakadarik handiena izan du
Burtsak urteko hirugarren gorakadarik handiena izan du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak % 4,03 egin du gora, urteko hirugarren igoerarik handiena, besteak beste, Greziako egoera laster konpondu daitekeelako eta horri esker europar burtsek gora egin dutelako. Beste arrazoietako bat Europako interes tipoen beherapena izan da.

Estatuko zorraren arrisku-saria 332tik 308ra jaitsi da, eta IBEX 35 indizeak 330,20 puntu irabazi ditu, % 4,03. Urtarriletik metatu diren galerek % 13,46 egin dute behera.

Era berean, Europako burtsek gora egin dute: Paris (% 5,3), Frankfurt (% 4,95), Euro Stoxx 50 eta Milan (% 4,9), eta Londres (% 3,75).

Enpresa handiek ere irabazi dute: Repsol % 6,29, BBVA % 5,89; Iberdrola % 4,51; Banco Santander, % 4,39, eta Telefonica % 3,04.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea