Ekonomia -

Espainiako Gobernua

55 urtetik gorako langabeak kontratatzeko laguntzak ematea, aztergai

Neurriaren bitartez, kontratazio mugagabea saritu nahi dute, eta langile horien kotizazioetan edo ordainsarietan ordainketa osagarriak egingo dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak 55 urte baino gehiago dituzten langabeei laguntzeko plan bat prestatu du. Horrela, langabe hauen kotizazioan edo soldatan ordainketa osagarriak erantsiko dituzte, prestazioagatik kobratzen zutena baino gutxiago kobratuz gero.

Valeriano Gomez Lan eta Immigrazio ministroa autonomia erkidegoetako Enplegu kontseilariekin batuko da ostegun honetan, Enpleguaren Sektoreko Biltzarrean. Honen inguruko lehenengo zirriborroa joan den ostiralean bidali zioten gizarte eragileei.

Lan Ministeriotik jakinarazi dutenez, dokumentu honen helburua 55 urtetik gorako langabeak lan merkatuan berriz sartzea da. Honez gain, haien lan baldintzak eta gizarte babesa ere hobetu nahi dituzte.

Errege-dekretu bidez onartuko dute 55 urte baino gehiagokoei laguntzeko estrategia orokor hau baina, iragarri dutenez, ez dute ostiral honetan onartuko.

Autonomia erkidegoek plan honen berri dutela esan dute, "bost aldiz" gutxienez hitz egin baitute honen inguruan.

Hala ere, sindikatuek, patronalak, autonomoen eta gizarte ekonomiako ordezkarien erakundeek eta urritasunak dituzten pertsonen elkarteek joan den ostiralean jaso zuten dokumentu honen berri, dokumentua aztertu eta erantsi beharrekoak bidaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea