Ekonomia -

Energia

Gas naturala %1,2 eta butanoa % 1,96 garestituko dira bihartik aurrera

Gas naturalaren faktura 0,46 euro garestituko da batez beste eta butano bonbonaren prezioa 15,09 eurora iritsiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gas naturalaren prezioa % 1,2 garestituko da bihartik aurrera, 0,46 euro hilabetean batez beste, eta butano bonbonaren prezioa 15,09 eurora iritsiko da, % 1,96ko garestitzearekin.

Oinarrizko tarifa (TUR 1) dutenen kasuan % 0,99 garestituko da faktura, hilabetean 0,18 euro batez beste. Normalean, gasa sukalderako eta ura berotzeko erabiltzen dutenentzako tarifa da hori.

TUR 2 tarifaren kasuan, sukaldeaz eta ur berogailuaz gain berokuntza sisteman ere gasa dutenen kasuan, igoera % 1,26koa izango da, hilero 0,74 euro gehiago.

Gasa eskuratzeko kostua % 2,7 igo delako garestituko dituzte tarifak.

Gas naturalaren prezioa hiru hilabetean behin berrikusten da formula automatiko batekin. Aurreko aldian % 5,7 garestitu zen eta % 4,1 apirilean, eta urte osoan % 12,1 igo da prezioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea