Ekonomia -

AEB

CAF enpresak 113,4 milioiko kontratua lortu du Houstonen

Enprsa honek 39 tren egingo ditu Houstongo metroarentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFenpresa gipuzkoarrak 39 tren egiteko 113.4 milioi euroko (153,1 milioi dolar) kontratua lortu du AEBetan duen konpainiaren bitartez.

Enpresa gipuzkoarrak komunikatu baten bidez CAF-USA eskaintzaren inguruan esan duenez, esleipenean arduratutako tribunalak balorazio egokia egin du honen inguruan eta "guztiz bateragarria" da Administrazio Mugimendu Federalak ezartzen dituen baldintzekin.

Komunikatuaren bidez jakinarazi dutenez, joan den urtean, METROA deituriko gizarte honek ez zuen prozedura egokia erabili CAFekin egindako aurreko kontratuan.

Aurreikuspenen arabera, 2014 erdirako amaituko dute Houstongo metroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea