Ekonomia -

Kontserbadoreen kongresua

Eurogunea 'mundu mailako mehatxua' dela esan du David Cameronek

Hala ere, Cameron Europar Batsuneko parte izatearen alde agertu da, hori "hil edo bizikoa" baita herrialdearen etorkizun ekonomikoarentzat. Ondorioz, erreferendum bat egitea baztertu du.

David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Artxibo.
David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko herrialdeei merkatuei aurre hartu eta neurriak berehala ezartzeko eskatu die bankuen egoera eta zorraren arazoa konpontzeko. Bere hitzetan, eurogunea "mundu mailako mehatxua" bilakatu da.

"Eurogunea mehatxua da bere buruarentzat eta Britania eta munduko ekonomientzat" esan du alderdi kontserbadoreak Manchesterren egin duen urteroko batzarrean.

Hala ere, herriaren interesa Europar Batasuneko parte izatea da, hori "hil edo bizikoa" baita herrialdearen etorkizun ekonomikoarentzat. Ondorioz, diputatu batzuek eskatutako erreferenduma egitea baztertu du.

Manifestazioa, murrizketen kontra

Kontserbadoreen batzarra egiten zuten bitartean, 35.000 pertsona inguruk protesta egin dute Gobernu britaniarrak gastu publikoan egindako murrizketen kontra.

"Jendea haserre dago, baina askok beldurra dute, batez ere (...). Gobernu honek milaka milioi murriztu ditu zerbitzu publikoetan", esan du Tony Lloyd diputatu laboristak BBC telebistari egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea