Ekonomia -
2,2 puntu gutxiago
Familia aurrezkia % 13,2ra jaitsi da bigarren hiruhilekoan
Etxeetako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen aurrezki tasa 2,2 puntu jaitsi da 2011ko bigarren hiruhilekoan iazko tasarekin alderatuta.
Erredakzioa
Estatuko Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, apirila eta ekaina bitartean irabazi-asmorik gabeko erakunde eta etxeen errenta erabilgarria % 1,2 igo da urtetik urterako tasari erreparatuz gero, 181.818 milioi euro, alegia.
Errenta erabilgarriaren inguruan, Estatuko Estatistika Institutuak nabarmendu duenez, etxeetako kontsumoaren gastua %3,6 igo da, ondorioz aurrezkia 24.056 milioi eurokoa izan da, hau da, 2010ean baino 3.660 milioi euro txikiagoa.
Azken lau hiruhilekoak kontuan hartuz gero, 2010eko hirugarren hiruhilekoaren eta 2011ko bigarren hiruhilekoaren artean, aurrezki tasa % 12,8ra igo da, aurreko aldian baino bost hamarren gutxiago.