Ekonomia -

Iraileko matrikulazioak

Auto salmentak % 1,3 jaitsi dira, merkatua 1993ko mailara itzuliz

Fabrikatzaileen eta saltzaileen elkarteek ohartarazi dutenez, 2012an autoen %42k hamar urte baino gehiago izango dituzte, historian izan den automobil-parke zaharrena, hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den iralean 55.572 auto matrikulatu ziren, 2010eko datuekin alderatuz gero % 1,3 gutxiago, ondorioz, salmentak azken 15 urteetan izandako mailarik baxuenean kokatu dira.

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 623.926 auto saldu ziren, hau da aurreko urteko datuekin alderatuz gero % 20 gutxiago eta merkatua 1993ko mailara itzuli da.

Anfac eta Ganvam ibilgailuen fabrikatzaileen eta saltzaileen elkarteetatik ohartarazi dutenez, salmenten joerak bide bera jarraitzen badu Espainiak 2012an inoizko automobil-parkerik zaharrena izango da, ibilgailuen % 42k hamar urte baino gehiago izango bait ditu.

Sektorea suspertzeko neurriak

Automobilaren distribuzio sektoreak galdutzat jo du urtea, azken hilabeteetan salmentak orain 18 urteko mailara jaitsi direla adierazi dute.

Faconauto auto kontzesionarioen patronaletik adierazi dutenez, nahiz eta sektoreak 3.000 euro arteko deskontuak eskaini , "egoera ekonomikoa eta erosleek duten konfiantza eza" negozioaren zama nagusia direla adierazi dute.

Ahuldade egoera honi aurre egiteko, datozen hauteskundeeetan gailenduko den Gobernuari sektorea suspertzeko neurriak eskatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea