Ekonomia -

Analisia

Greziakoa ezin da askoz gehiago atzeratu

Orain euroguneko beste kideak dira erabaki behar dutenak: baldintzak bete ez arren lagun gisa Greziari lagundu edo jarrera zorrotzari eutsiz laguntza ukatu.

Jesus Torquemada, nazioarteko analista. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko analista. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko analista. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunarentzat eta zehazki Euroguneko 17 kideentzat iristen ari da zirt edo zart egiteko unea. Orain arte Greziari eman beharreko laguntza, diru laguntza uztera mugatu da, ez dirua besterik gabe ematera, dirua utzi zaio, baina baldintza gogorrak betetzearen truke.

Baldintza horien artean dago defizit publikoaren murrizketa zorrotza egitearena. Aurtengo ezarritako helburuen artean dago defizitak Barne Produktu Gordinaren ehuneko 7,6-ko muga ez gainditzea. Greziako gobernuak esan du ordea ezin duela gehiago. Greziako Barne Produktu Gordina ehuneko 12 jaitsi da azken 3 urtetan eta horrek esan nahi du herrialdea geroz eta txiroagoa dela.

Testuinguru honetan Gobernuak ez daki zer egin zerga gehiago jaso eta funtzionario gehiago kaleratzeko. Horregaitik iragarri du ahal duen guztia ari dela egiten baina hala ere aurten Barne Produktu Gordinaren defizita ehuneko 8,5-era iritsiko dela.

Gauzak honela orain Euroguneko beste kideak dira erabaki behar dutenak: baldintzak bete ez arren lagun gisa Greziari lagundu edo jarrera zorrotzari eutsiz laguntza ukatu, nola edo hala kobratu nahi duen hartzekoduna balitz modura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea