Ekonomia -
Iraileko langabezia datuak
EAJk langabeziak EAEn izan duen bilakaera 'kezkagarria' deitoratu du
Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzaren "kudeaketa txarrari" leporatu dio langabeziaren bilakaera, eta irailean urtetik urterako tasak "inoiz ez bezala" egin duela gora ohartarazi du.
Erredakzioa
Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen diputatuak langabeziak EAEn jasan duen bilakaera "oso kezkagarritzat" jo du, Eusko Jaurlaritzak egindako "kudeaketa txarraren" ondorio dela adierazi du jeltzaleak eta "ideia eta gaitasun eza" aurpegiratu dizkio Patxi Lopezen Exekutiboari.
Hala, irailean urtetik urterako langabezia tasak Estatuko batez bestekoaren gainetik "aurrekaririk gabeko" igoera jasan duela ohartarazi du.
Bilbon emandako prentsaurreko batean, Erkoreka "oso kezkatuta" agertu da langabeziaren urtetik urterako tasak EAEn izan duen bilakaerarekin, nahiz eta irailean langabezia Estatuko batez bestekoa baino gutxigo igo den, % 0,84, Estatukoa berriz, % 2,3.
Aitzitik, Estatukoaren batez bestekoa gaindizten duen urtetik urterako tasa nabarmendu du Erkorekak, % 8,7 egin du gora EAEn, Estatuan, aldiz, % 5,2. Bilakaera horrek EAJk gobernatu zuen garaietan ez duela "aurrekaririk" adierazi du Erkorekak.
Jeltzalearen ustez, egoera "kezkagarri" hori Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuaren "kudeaketa txarraren" ondorio da. Bere ustez, "alor publikoaren kudeaketarako gaitasun eza" eta langabeziari aurre egiteko "ideia falta" agerikoak dira egungo Jaurlaritzan.