Ekonomia -

Lan hitzarmena

Abstentismo baxua izatea, erabakiorra Ertzaintzan baldintzak hobetzeko

Sindikatuen gehiengoarekin Aresen Sailak sinatu zuen lan baldintzen akordioaren gainean azalpenak eman ditu Herrizaingo sailburuak Legebiltzarrean, EAJk eskatuta.

Ertzaintzaren helikopteroa. Argazkia: EITB.
Ertzaintzaren helikopteroa. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzainek haien karrera profesionala garatzeko, soldata hobetzeko edota erantzukizun handiagoa izateko "erabakiorra" izango da absentismo tasa "baxua" izatea, gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak jakinarazi duenez. Izan ere, % 10tik gorako absentismoa duten ertzainek ez dute hobekuntzarik lortuko.

Sindikatuen gehiengoarekin Aresen Sailak sinatu zuen lan baldintzen akordioaren gainean azalpenak eman ditu Herrizaingo sailburuak Legebiltzarrean, EAJk eskatuta.

Aresen hitzetan, hitzarmenaren helburua absentismoari "aurre egitea" izango da. Hitzarmenak 7 milioi euroko gastua izango du datorren urtean

Aresen hitzetan "oso garrantzitsua" izan da sindikatuekin akordioa lortzea. Hitzarmena datorren legealdian ere indarrean egongo da, eta Aresek jeltzaleei esan die "Inclan jaunak ere 2008ko martxoan Osasun sistemako langileei zegokien akordioa ere sinatu zuela".

Hala ere, ordu estrak gehiago kontrolatuko dituztela esan du Aresek, 3 milioi euro aurreztu ahal izateko. Absentismoa ere bi puntutan jaitsi nahi dute, horrela kalean 140 ertzain gehiago izan ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea