Ekonomia -

Urriaren 13tik 21era

Enpresak eta teknologia, lehendakariaren AEBetarako bidaiaren ardatza

Patxi Lopez lehendakariarekin batera bidaiatuko dute datorren astean 100 bat enpresetako ordezkariek. Bidaiaren helburua euskal enpresek AEBetan duten papera sendotzea da, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak datorren astean AEBetako ekialdeko kostara eta Texasera bidaiatuko du, bidaia horren helburu nagusia euskal enpresek lurralde hartako industrian duten papera sendotzea da. Teknologia zentroetara eta aldeaniztun erakundeetara egingo dituzte bisitak, besteak beste.

Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako indazkari nagusiak adierazi duenez, urriaren 13tik 21era bitartean egingo duen bidaian, lehendakariarekin batera 100 bat enpresetako ordezkariak joango dira, gehienak nekazaritzako elikagaien sektorekoak.

Patxi Lopezekin batera bidaiatuko dute AEBetara, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak, eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak.

Bostoneko MIT, Massachussttseko Teknologia Institutuarekin, Washingtongo John Hopkins Unibertsitatearekin eta energiaren inguruko erakunde garrantzitsuekin topaketak egingo dituzte.

New Yorkeko eta Washingtongo nazioarteko erakundeetako agintariekin ere biltzeko asmoa dute, besteak beste, Garapenerako Banku Inter-amerikarreko eta Amerikako Estatuen Erakundeko ordezkariekin.

Pedro Gomez Damborenea Plangintzako eta Estrategiako sailburuordeak azaldu duenez, visitaren helburuetako bat euskal enpresek AEBetan duten presentzia handitzea da, besteak beste, lurralde horretako hazkuntza aurreikuspenak Europakoak baino hobeagoak direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea