Ekonomia -

Akordio baten bila

Metroan gaurko eta hilaren 13rako deitutako lanuzteak, bertan behera

Zuzendaritzak tailerrak berrantolatzeko egindako proposamenaren aurka deitu zituzten protestak langileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbao enpresako zuzendaritzak tailerrak berrantolatzeko egindako proposamenaren aurka langileek gaurko eta hilaren 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte, enpresarekin akordio batera iristeko asmoz.

Metroko langileek batzarrak egin dituzte gaur, zuzendaritzak tailerrak berrantolatzeko egin duen azken proposamenaren eztabaidatzeko.

Atzoko bileran, Metro Bilbaoko zuzendaritzak, langile kopurua ez jaisteko eta mantentze lanetarako langileak ez azpikontratatzeko konpromisoa hartzeaz gainera, teknikarien eta mantentze lanetako gainbegiraleen postuen izendapena ez aldatzea eskaini zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea