Ekonomia -

Bonu-jaulkipena

Espainiako Altxorrak 4.498 milioi euro hartu eta interesa murriztu du

Espainiako Bankuaren datuen arabera, lehenengo jaulkipenean, eta hiru urterako bonuei dagokienez, Altxorrak 2.398 milioi euro adjudikatu ditu % 3,63ko interesean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxorrak 4.498 milioi euro adjudikatzea lortu du, aurretik ezarritako helburu nagusia, hiru eta lau urterako hiru bonu-jaulkipenetan. Gainera, kasu guztietan interesa merkatzea ere lortu du eskaerak 8.500 milioiak gainditu dituelako.

Espainiako Bankuaren datuen arabera, lehenengo jaulkipenean, eta hiru urterako bonuei dagokienez, Altxorrak 2.398 milioi euro adjudikatu ditu % 3,63ko interesean, abuztuko aurreko enkanteko % 4,90 baino % 25,85 gutxiago.

Bigarren jaulkipena aurretik egindako baten handitzea izan da eta 980 milioi euro adjudikatu dituzte, % 3,51 ko interesean, aurreko interesa (% 4,32) baino % 18,54 gutxiago.

Azken eskaintzan, hau ere aurreko baten handitzea izan da, 1.120 milioi euro adjudikatu dituzte % 3,662ko interesean, aurreko % 4,24 baino % 13,71 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea