Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar: 'Bikoizketen inguruko txostena tranpa bat da'

"Txosten horrekin harria bota eta eskua gortdetzen saiatu da Eusko Jaurlaritza", BBBko presidentearen hitzetan.

Andoni Ortuzar Bizkaia Buru Batzarreko presidentea. EITB
Andoni Ortuzar Bizkaia Buru Batzarreko presidentea
Andoni Ortuzar Bizkaia Buru Batzarreko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eskatutako bikoizketen inguruko txostena "tranpa bat" dela ziurtatu du gaur Andoni Ortuzar Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak.

Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan egindako elkarrizketan, Exekutiboak "gauzak behar bezala egin nahi izan balitu, aldundiekin eta Eudelekin bilduko zatekeen txostena egiteko metodologia adosteko".

"Txosten horrekin harria bota eta eskua gortdetzen saiatu da Eusko Jaurlaritza", adierazi du buruzagi jeltzaleak. "Gobernuak ez ditu bikoizketak konpondu nahi, ke pote bat bota eta arazoa saihestu baizik", erantsi du.

Bakegintza

Bestalde, "ETAren amaiera aldebakarrekoa eta ordainik gabekoa izan" behar dela ziurtatu du buruzagi jeltzaleak. Hala ere, "amore emateko asmorik gabe, legea betez, espetxe politikaren bidez keinuak egin daitezke", esan du. "Prozesuari laguntzeko espetxe politika bihozberago bat beharrezkoa da", Ortuzarren hitzetan. "Legea sakratu egin gabe, keinuak" egin behar direla errepikatu du.

"Ezker abertzalea gingondotik erori da behingoz, denbora asko galdu duela konturatu da, baina konpromisoak baino gehiago beharrak bultzatu du horretara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea