Ekonomia -

Krisia Europan

Moody's-ek Erresuma Batuko 12 bankuren nota jaitsi du

Besteak beste, Santanderren filiari jaitsi dio nota, Aa3tik A1era.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody's arrisku neurketa agentziak Erresuma Batuko 12 bankuren kalifikazioa jaitsi du, tartean Santanderren filialarena

Nolanahi ere, agentziak argitu du herrialde horretako banku sistemaren osasuna ez dela urratu.

Gobernuak erakunde mota horiei emandako babesa aztertu eta gero erabaki du Moody's-ek nota jaistea. Bere ustez, Gobernua banku garrantzitsuak babesten jarrai daiteke.

Hain zuzen ere, agenziak banku hauen nota jaitsi du: Lloyds TSB (Aa3tik A1era), Santander UK (Aa3tik A1era), Co-Operative (A2tik A3ra), RBS (Aa3tik A2ra), Nationwide Building Society (Aa3tik A2ra) eta beste zazpi kreditu-erakunde txikirenak.

Moody's-en ustez, baliteke Gobernuak erakunde txikiei porrot egiten uztea, haien arazoak oso larriak badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea