Ekonomia -

607 kasu

Inoiz baino kaleratze gehiago EAEn, urteko bigarren hiruhilekoan

Hiruhileko bateko marka bigarrenez jarraian hautsi da. Hori ikusita, adituek marka historikoak aurreikusten dituzte hurrengo hilabeteetarako.

Marta Uriartek kaleratzeei aurre egiteko plataforma sortu du Argazkia: ETB
Etxea galtzear daudenak biltzeko plataforma sortu du Marta Uriartek

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomi Elkarteko epaitegietan aurkeztutako kaleratze salaketek marka berria ezarri dute 2011ko bigarren hiruhilekoan 607 kasu zenbatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak kaleratutako datuen (CGPJ) arabera.

Hiruhileko bateko marka bigarrenez jarraian hautsi da.

Gehienetan, finantza erakundeek izaten dira prozesu horiek martxan jartzen dituztenak, hipoteka edo alokairua ordaintzen ez dutenen kontra.

Espainian ere, espaitegietan aurkeztutako kaleratze-prozesuek gehiengo historiko berria ezarri dute 2011ko bigarren hiruhilekoan 16.464 prozesu zenbatuta, hau da, iazko epe berdinean baino % 21,2 gehiago.% 8,23ko hazkundea

Bigarren hiruhilekoan 50 kaleratze gehiago bideratu ziren Euskadin, urtarrila eta martxoa artean baino 50 gehiago. Horrek % 8,23ko hazkundea islatzen du, hori lurraldeetan gehiego kopurua ezarriz.

Lurraldeka, Araban 144 kaleratze izan ziren, aurreko hiruhilean 131; Bizkaian 339tik 362ra igo ziren eta Gipuzkoa ere gora egin zuten, 97tik 121era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea