Ekonomia -

Finantza erakundeak

Pastor Bankua erosteko% 35,7ko sari bat eskaini du Banku Popularrak

Azken xurgapena Pastor Bankuaren akzio bakoitzeko 1,115 eskainiz egin zutela gogorarazi du Popular Banketxeak.

Bat-egitearen atarian, bien kotizazioa eten egin dute burtsetan. Argazkia: Efe.
Bat-egitearen atarian, bien kotizazioa eten egin dute burtsetan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pastor Bankuaren kontrola bereganatzeko aukera aztertzen ari dela baieztatu du gaur Banku Popularrak. Horrela, Pastor erostearen truke % 35,7ko sari bat eskaintzen du, burtsaren atzoko saioaren amaieran zuen salneurria kontuan hartuta. Helburua Estatuko bosgarren finantza-entitatea sortzea da.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) igorritako mezuan, azken xurgapena Pastor Bankuaren akzio bakoitzeko 1,115 eskainiz egin zutela gogorarazi du Popular Banketxeak.

Banku Popularra eta Pastor Bankua euren bat-egitea gauzatzear daude, Efe albiste agentziari finantza-iturriek jakinarazitakoaren arabera. Hori dela era, bien kotizazioa eten egin dute.

15:00ak jotzear zeudela, Balioen Merkatuko Bazorde Nazionalak (CNMV) bien kotizazioen behin-behineko eta berehalako etenaldia agindu.

Etenaldi honen arrazoia "balio horiekin egindako operazioetan eragina izan dezaketen egoerak saihestea" da, CNMVaren arabera.

Banku Popularraren kapitalizazioa burtsan 5.000 milioi eurotakoa da, eta Pastorrena, aldiz, 830 milioi eurokoa.

Ekaineko datuei begiratuta, Angel Ron zuzentzen duen erakundeak 130.398 milioi euroko aktiboak ditu eta Pastor Bankuak 30.955 milioi eurokoa.

Data berdinean, Banku Popularrak 14.111 langile eta 2.222 bulego zituen. Pastor Bankuak, aldiz, 4.124 langile eta 588 bulego.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea