Ekonomia -

ESKAERA BERRIA

Irizarrek Estrabusgorako 49 autobus elektriko egingo ditu

Eskaera berri horrekin, Adunan egoitza duen enpresak Frantziako merkatuan duen tokia egonkortu du.

Irizar ie bus modeloko belaunaldi berriko zero emisioko autobus % 100 elektrikoa. Argazkia: Irizar
Irizar ie bus modeloko belaunaldi berriko zero emisioko autobus % 100 elektrikoa
Irizar ie bus modeloko belaunaldi berriko zero emisioko autobus % 100 elektrikoa. Argazkia: Irizar

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irizar e-mobility Gipuzkoako enpresak Frantziako merkatuan duen tokia sendotzen jarraitzen du. Berriki, Estrasburgoko sare publikoko Eurometropole enpresak zero emisioko 49 autobus % 100 elektriko egiteko eskaera egin dio.

Konpainiak ostegun honetan zabaldutako ohar batean jakinarazi duenez, CTSk (Compagnie des Transports Strasbourgeois) egindako eskaerak Irizar ie bus modeloko belaunaldi berriko zero emisioko 49 autobus % 100 elektriko aurreikusten ditu, 12 metroko luzerakoak. 

Lehen ibilgailuak urte honen bukaeran entregatzea aurreikusten du Irizar Taldeko enpresa horrek.

Autobusek daramatzaten bateriak Irizar e-mobility Adunan duen egoitzan garatu eta fabrikatu dira. Elektronika eta komunikazioak nahiz osagai eta sistema nagusiak ere Irizar Taldeak garatu ditu. 

Saldu osteko zerbitzuari dagokionez, aditu teknikoek eta han inguruan kontratatutako pertsonek kudeatuko dute, eta, horrela, tokiko aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko da.

Kontratu berri honekin, "Irizar e-mobilityk bateriadun ibilgailu elektrikoen Frantziako merkatu zorrotzean duen lidergoa indartu du, eta markaren eta pertsonalizatutako proiektuen aldeko apustu estrategiko sendoarekin jarraitzen du Frantzian".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Frantzia albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak