Ekonomia -
Krisia Europar Batasunean
Belgikak, Frantziak eta Luxenburgok Dexia salbatu dute
Erakundea hirutan banandu eta 'banku txar' bat sortuko dute, aktibo toxiko guztiak bertan pilatzeko.
Erredakzioa
Belgikako, Frantziako eta Luxenburgoko Gobernuek Dexia erreskatatzea adostu dute, porrota galarazteko. Banku frantziar-belgikarra hirutan bananduko dute, eta horrela "banku txar" bat sortuko dute, aktibo toxiko guztiak bertan pilatzeko.
Yves Leterme eta Didier Reynders Belgikoako lehen ministroak eta Finantza ministroak prentsaurrekoan azaldu dutenez, bankuaren filial belgikarra nazionalizatu egingo dute, eta Estatuak 4.000 milioi euro emango ditu.
Letermeren esanetan, 'banku txarra'k 90.000 milioi euroko aktiboak izango ditu (Belgikak % 60,5 bermatuko du, Frantziak % 36,5 eta Luxenburgok % 3).
Banku txarraren kontularitza balioa 180.000 milioi eurokoa izango da.