Ekonomia -

Industria politika

Patxi Lopezek Eskualdeen Lantaldearen txostena azalduko du Bruselan

Patxi Lopez lehendakariak Bruselan azalduko ditu asteartean industriaren sektoreak datozen urteetan hartu beharreko bideari buruzko ondorioak.

Patxi López. Argazkia: EITB
Patxi López. Argazkia: EITB
Patxi López. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskualdeen Lantaldearen irizpenak 90 gomendio ezartzen ditu hainbat alderdietan, hala nola I+G+B+N-a, enpresen dimentsioa eta egungo finantzaketa-arazoak gainditzeko premia.

Duela urtebete, Europako Batzordeak industria-arloan erkidegoen etorkizuneko politikak bideratzeko irizpen bat lantzea agindu zion Eskualdeen Lantaldeari. Europar Batasuneko eskualde eta herrietako kolektibitateen 344 ordezkari biltzen dituen kontsulta-organo horrek Patxi Lopez lehendakaria aukeratu zuen lanaren txostengile gisa, Europa osoan industria-arloan erreferentzia delako Euskal Autonomia Erkidegoa.

Aldez aurretik, 2010eko urriaren 28an zehazki, Europako Batzordeak proposamen bat igorri zien Erkidegoko erakundeei, eta honako hau adierazten zuten: “Europak inoiz baino gehiago behar du industria eta industriak Europa".

Ondorioen artean, EBk uste du “funtsezkoa dela manufaktura-industriaren eta hari loturiko zerbitzuen produktibitatea gehitzea hazkundearen eta enpleguaren susperraldia bermatzeko”.

Oinarri horrekin egin dute lan azken irizpena adostu arte, lehendakariak asteartean aurkeztuko duena. Guztira industria-politika berriak Europar Batasunean hartu beharreko bideari buruzko 90 gomendio biltzen ditu. Ezartzen diren lehentasunen artean hainbat arlotako eraginkortasuna, lehiakortasuna, inbertsioak eta finantza-sektorearen arkitektura, berrikuntza eta ikerketa, energia eta baliabideak, edo agenda digitala ageri dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea