Ekonomia -

Iraileko datuak

Prezioak 3 hamarren garestitu dira EAEn

Inflazioa % 3ra iritsi da. Kontsumorako Prezioen Indizeak % 0,2 egin zuen gora abuztutik irailera Espainian eta urtearteko inflazioa % 0,1 hazi zen abuztuaren aldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) % 0,3 egin zuen gora irailean EAEn aurreko hilabetearen aldean, eta urtearteko inflazioa % 3an kokatu zen, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Aurten, prezioak % 1 egin du gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Lurraldeka, Gipuzkoan hazi zen gehien KPI, % 0,6 hain zuzen ere; Bizkaian, berriz, % 0,3 egin zuen gora, eta Araban ez zen aldaketarik izan.

Espainia

Espainiari dagokionez, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) bi hamarren egin zuen gora irailean aurreko hilabetearen aldean, eta urtearteko inflazioa % 3,1era igo da, abuztuan baino % 0,1 gorago, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Estatistika Institutuak irailaren 29an argitaratu zuen datu aurreratuarekin bat egiten du behin betiko datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea