Ekonomia -

Eztabaida Nafarroan

Barcinak ez ditu Nafarroako Kutxatik dieta gehiago kobratuko

Iragan uztailean Nafarroako Kutxako batzordeak bere azpiegitura murriztea adostu zuela azaldu du Barcinak. Agintariei prozesu hori bideratzeko eskatu die Nafarroako presidenteak.

Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EITB.
Barcinak iragarri du ez duela dieta gehiago jasoko Nafarroako Kutxatik

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak iragarri du ez duela Nafarroako Kutxatik dieta gehiago kobratuko. Horrez gain, kutxari zuzendaritza batzordeko kideak gutxitzea eskatuko dio Barcinak eta, hori gauzatu bitartean, ez duela kobratuko esan du.

Barcinak iaz 60.000 eurotik gora eskuratu zituen Nafarroako Kutxatik.

Iruñean, Nafarroako Kutxaz eta enplegua sustatzeko neurriez azalpenak ematera agertu da Yolanda Barcina, Bilduk eskatuta. UPNko lau goi-karguk jasotzen dituzten dieten eztabaida puntu nagusia izan da.

Iragan uztailean Nafarroako Kutxako batzordeak bere azpiegitura murriztea adostu zuela azaldu du Barcinak. Agintariei prozesu hori bideratzeko eskatu die Nafarroako presidenteak.

Bere hitzetan, goi-karguek jasotzen dituzten soldatak "gardenak" izan behar dira eta dieten ereduak "ez duela balio" gaineratu du.

Jimenez

Nafarroako Gobernuko kideek dituzten diru-sarrera "guztiak" antolatzearen alde agertu Roberto Jimenez presidenteordea, ez Nafarroako Kutxarenak soilik.

Parlamentuan agerraldia egin baino lehen, Barcinak gaur egindako proposamena "ona" dela esan du Roberto Jimenez sozialistak, baina "goi-kargudun publiko guztien diru-sarrera guztiak" aintzat hartu behar direla erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea