Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

Tapiak iragarri du Hondakin Industrialen Kudeaketarako Zentro Publikoa irekiko dutela

Bestalde, Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak azpimarratu du hondakin mota horrentzako tasa bat jarriko dutela indarrean legegintzaldi honetan.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburua. Argazkia: Efe
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburua. Argazkia: Efe
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak iragarri du legegintzaldi honetan hondakin industrialentzako tasa berri bat jarriko dutela indarrean, eta azaldu du Hondakin Industrialen Kudeaketarako Zentro Publikoa diseinatzen hasi direla.

Eusko Legebiltzarreko batzorde batean egin du agerraldia sailburuak, eta bere Sailak datozen lau urteetarako dituen asmoen berri eman du. Helburu nagusia "jarduera ekonomikoari eusten saiatzea" dela adierazi du, "garai zailotan".

Industria hondakinei dagokionez, legegintzaldi honetan ikuspegi "orokor eta zabaletik egoera errealista eta eraginkorra" planteatu nahi duela adierazi du.

Horretarako, Hondakin Industrialen Kudeaketarako Zentro Publiko bat ireki nahi dute, eta gogoeta prozesu bat jarri dute abian "hondakin industrialen tasa berri bat" ezartzeko, "hondakinak sortzen dituenaren ardura eta inplikazioa" lortze aldera.

Jaurlaritzatik azaldu dutenez, EAEn oraingoz ez dago hondakin zehatz horien gaineko zergarik, hiri hondakinen tasa bakarrik dagoelako. Hala ere, iragarritako kudeaketa zentroa "oso atariko" fasean omen dago.

Energia alorrean, energia berriztagarriekin kontsumo osoaren % 20a ase nahi du, eta EAEn eraginkorrena "eolikoa" denez, errota berriak eskuratu nahi ditu.

Energia berriztagarrien maila igotzeko eta gas isurketak % 30 murrizteko, Energia Trantsiziorako eta Aldaketa Klimatikorako lege berria idazteko aukera aipatu du Tapiak, "ingurugiroarekin eta garapen ekonomikoarekin justua" izango dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Birziklatzearen albisteak