Ekonomia -

Bidaia ofiziala AEBetan

Progenika enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu lehendakariak

Bestalde, World Wide Web (W3C) Partzuergoko kide izateko akordioa sinatu du Patxi Lopezek. W3C Interneteko produktuak garatzeko estandarrak arautzen eta onartzen dituen nazioarteko erakundea da.

Lehendakaria AEBetan egiten ari den bidaia ofizialean. EFE
Lehendakaria AEBetan egiten ari den bidaia ofizialean
Lehendakariak Progenikak Bostonen eraiki duen laborategia inauguratu du

01:47

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Progenika euskal enpresak AEBetan dituen produkzio instalazio berriak inauguratu ditu Patxi Lopez lehendakariak gaur. Progenika Inc. filiala aurrenekoz bisitatu du lehendakariak.

Progenika Inc. medikuntza pertsonalizatuan espezializatu da eta diagnostikoak eta iragarpenak egiteko biochipak garatzen ditu.

2007an sortu zenetik Progenika Inc. AEBetan sustraitu da eta 850 metro karratuko zentro berri bat du aspalditik. Zentroa Progenikaren apustu berria da AEBetako merkatuan. DNA testak eta beste teknika batzuk garatzen dituzte taldeko enpresek.

Egitasmoa 2000n hasi zen eta 130 langile baino gehiago ditu egun, horien artean, ikerketa bioteknologikoko zentro ospetsuetako zientzialari trebatuak.

2010eko ekitaldian 15 milioi euroko negozio bolumena izan zuen Progenikak. Garapen eta produkzio zentroak Bizkaiko Teknologia-parkean, AEBetan eta Mexikon ditu euskal enpresak.

World Wide Web Partzuergoa

Bestalde, sareko produktuak (softwarea, webguneak etab) garatzeko ezinbestekoak diren Internet estandarrak arautzen eta onartzen dituen nazioarteko erakundean botoa izango du Eusko Jaurlaritzak aurrerantzean. World Wide Web (W3C) Partzuergoko kide izatea sinatu du gaur Gasteizko Exekutiboak.

Horrela, World Wide Web Partzuergoko kide izateko akordioa sinatu du gaur lehendakariak. Sinadura Massachussetseko Teknologia Institutuan (MIT) izan da. W3C-ak bertan egoitza du, Boston hiritik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea