Ekonomia -

PP eta PSEren babesarekin

Diru-sarrerak bermatzeko legea aldatzea onartu dute

Besteak beste, EAEko udalerri batean erroldatuta hiru urte baino gutxiago daraman pertsonak bost urte lanean daramatzala egiaztatu beharko du gizarte zerbitzuetara jo ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politika Sailaren bilera. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politika Sailaren bilera. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politika Sailaren bilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak bermatzeko legea aldatzeko proiektua onartu dute, gizarte zerbitzuetara jo ahal izateko baldintzak gogortzen dituena. PP eta PSE-EEren babesa izan du, eta Aralar, EA eta EB aurka azaldu dira. EAJ, berriz, testua osoko bilkuran hobetzen saiatuko da.

PPk eta PSE-EEk adostutako zuzenketen artean, besteak beste, EAEko udalerri batean erroldatuta hiru urte baino gutxiago daramatzatenek lanean bost urte baino gehiago egin dituztela egiaztatu beharko dute gizarte zerbitzuetara jo ahal izateko.

Gasteizen izandako eztabaidan, EA, Aralar, EB eta EAJ alderdiek osoko bilkuran euren zuzenketak mantenduko dituztela adierazi dute. PPk, aldiz, baztertu egiten dituela esan du, batzorde txostengileak jada haren ekarpenak badituelako.

Erreformaren ardatz nagusien artean, laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko hiru hilean behin azterketak egitea eta lanen bat baztertuz gero laguntza horiek galtzea nabarmendu ditu Garridok. Orain arte hiru baztertu ahal ziren.

Bertan jasotzen denez, gainera, laguntzak jasotzen dituztenek (pentsiodunak, erabateko baliaezintasuna dutenak eta 23 urtetik beherakoak izan ezik) larrialdi egoeretan gizarte lanetarako boluntario izan behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea