Ekonomia -

Analisia

Gobernuek kalifikazio agentziak geldiarazi behar dituzte

Kalifikazio agentziena ikaragarria da. Norbaitek azaldu beharko du zergatik uzten zaien New Yorken eta Londresen oinarritutako hiru agentziei mundu osoko zorrari nota jartzen.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalifikazio agentziak ekin diote berriro Apokalipsiaren mehatxuei. Moody'sek Espainiako zorraren nota jaitsi zuen atzo, baina Frantziako zorraren goreneko kalifikazioa kentzekotan dagoela ere ohartarazi zuen agentziak. Eta hori gertatuko balitz, gero edozer gauza gertatu daiteke.

Kalifikazio agentziena ikaragarria da. Norbaitek azaldu beharko du zergatik uzten zaien, New Yorken eta Londresen oinarritutako hiru agentziei mundu osoko zorraren nota jartzen, bai estatuena, bai erakundeena edota enpresa pribatuena ere. Bestalde, ordea, logikoa da bonoak erosi nahi dituen norbaitek dirua berreskuratzeko eta interesak jasotzeko duen aukera jakitea. Beraz, kalifikazio agentziak beharrezkoak dira, eztabaidagarriena zera da, egungo hiru agentziek duten monopolioa.

Erreforma bat egin behar da sisteman, baina horrek denbora darama. Halaber, premiazko beste erabaki batzuk hartu behar dira arinago. Agentzia ospetsuek, hainbestetan erratzen direnak, bete betean asmatu dute, Europako Gobernuen ziurgabetasuna gauzak okertzen ari dela diotenean.

Gobernu bakoitzak gauza bat esaten du, eta ez hori bakarrik: Gobernu bat egun batean gauza bat esan eta hurrengoan kontrakoa esateko gai da. Asteburu honetan Europan goi-bilera bat izango da, beste behin, euroak aurrera egin dezan hitzarmen bat adostuko dutela aurreikusten da. Berriro, erratzen badira, kalifikazio agentziek hitz egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea