Ekonomia -
Negoziazioak
De Andres:'Gipuzkoak fiskalitatearen inguruko jarrera aldatu behar du'
Arabako diputatu nagusiaren hitzetan, krisi ekonomikotik atera ahal izateko "protagonismoei uko" egin behar diete Foru Aldundiek, euskal erakundeek "irtenbide bateratua lortzeko bidean".
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko fiskalitatearen inguruan "benetako adostasuna" lortzea nahi du Javier de Andres Arabako diputatu nagusiak. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiari "jarrera aldatzeko" eskatu dio PPko agintariak.
Nueva Economia tribunan egindako hitzaldian esan duenez, krisi ekonomikotik atera ahal izateko "protagonismoei uko" egin behar diete Foru Aldundiek, euskal erakundeek "irtenbide bateratua lortzeko bidean".
Euskadin "harmonizazio fiskala" egotea ona litzatekeela esan du De Andresek, baina Gipuzkoan ondare zerga egon zen bitartean gainerako Lurralde Historikoetan aplikatu ez dela gogoratu du Arabako buruak. "Eta ez zen ezer larririk gertatu", gaineratu du.
Erabaki bat hartu aurretik, zerga horrek Espainiako toki batzuetan izango duen eragina ikusi nahi dute Bizkaiak eta Arabak.
Bere hitzetan, PSEk "alderdi ezkertiarra dela" aldarrikatu "behar" du orain eta horregatik sortu dira ezberdintasunak Jaurlaritzaren eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien artean.
Zerga batzuei "ukituak" emateko prest agertu da De Andres, baina helburu nagusia "familiei eta enpresei" babesa ematea izango dela aurreratu du Arabako diputatu nagusiak.