Ekonomia -

Alemanian

Merkel eta Sarkozy igandeko goi-bilera prestatzeko bildu dira

Bileraren helburua jarrerak hurbiltzea izan da, Bruselan eurogunearen goi-bilera egiteko lau egun falta direnean.

Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea
Angela Merkel Alemaniako kantzelaria eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzelariak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak bilera informala egin dute gaur Frankfurten. Igandean euroguneko buruzagiek goi-bilera egingo dute eta helburua jarrerak hurbiltzea zen gaurkoan.

Ordu eta erdiko iraupena izan du bilerak Alemaniako finantza-hiriburuko opera zaharrean. Merkel eta Europar Batasuneko beste buruzagiak Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentea omentzeko bildu dira bertan, izan ere, hilabete honetan bere agintaldia bukatzen da.

Bilera amaitu eta gero bi buruzagiek ez dute adierazpenik egin, baina helburua jarrerak hurbiltzea zen, Bruselan eurogunearen goi-bilera egiteko lau egun falta direnean.

Grezia ez ordaintzearen aldeko da Berlin, baina Parisek ez du halakorik nahi horrek Frantziako bankuak kaltetuko lituzkeelako.

Gainera, kapital arazoak dituzten finantza-entitateak laguntzeko Europako erreskate fondoaren (FEEF) aldeko apustua egiten du Frantziak, baina Alemaniak ez du halakorik nahi. Finantza-sektoreari Estatu bakoitzak laguntza ematea nahi du Berlinek.

Adituen arabera, desadostasuna sakona da eta horregatik Sarkozyk Frankfurtera joatea erabaki du Merkelekin biltzeko, nahiz eta agendan aurrikusita ez izan. Printzipioz elkarrizketa telefonikoa izan behar zuten, Frantziako Gobernuko bozeramaile batek goizean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea