Ekonomia -
Lehiaren Euskal Agintaritza
Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die EAEko hainbat higiezini
Lehiaren Euskal Agintaritzaren ustez, "arrazoizko zantzuak" daude Euskadiko alokairu-merkatuan lehiaren aurkako ustezko praktiken inguruan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki die higiezinen sektoreko zenbait enpresari, Euskadiko alokairuaren merkatuan lehiaren aurkako praktikak egin dituztelakoan, erakunde horrek jakitera eman duenez.
Informazioa bildu ostean, Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki du, etxebizitzaren alokairuaren prezioak edo beste merkataritza-baldintza batzuk ezartzeko "balizko akordioa, hitzartutata edo nahita" egiteagatik.
Lehiaren Euskal Agintaritza ustez, Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikulua hautsi izanaren "arrazoizko zantzuak" daude bereziki zaurgarria den kolektibo bati eragiten dion merkatu batean, hots, etxebizitza behar duten pertsonei eragiten dien merkatu batean.
Lehiak azaldu du espediente hau irekitzeak ez duela ikerketaren azken emaitza aurrez epaitzen. Izan ere, orain gehienez 18 hilabeteko epea irekiko da espedientea izapidetu eta ebazteko.