Ekonomia -
Finantza krisia
Euroguneak ezohiko bilera egingo du
Euroguneak beste bilera bat egingo du zorraren krisiaren kontrako planean aurrerapausoak emateko.
Erredazkioa
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek ezohiko bilera egingo dute arratsaldean, Europar Batasuneko euren homologoek Bruselan egiten ari diren bileraren ostean.
Bilera laburra izatea espero da eta Ecofinekoa bukatu bezain pronto hasiko da, goizetik, besteak beste, Europako bankuen birkapitalizazioa negoziatzeko egiten ari diren bilera.
Atzo, euroguneko 17 herrialdeek Greziari seigarren erreskate plana ematea onartu zuten. Gainera, sektore pribatuarekin Graziako zorraren zati bat kentzeko negoziaketak onartu ziren.
Euroguneko presidenteak, Jean Claude Junckerrek, Greziako bigarren erreskatean sektore pribatuko ekarpena "handitu" egin beharko dela esan du Ecofineko bilerara iritsi denean, hala ere ez du zehaztu zenbatekoak izango diren onartu beharko dituzten galerak.
Europako erreskate funtsaren handitzea eztabaidatzen jarrituko dute euroko ministroek, 440.000 milioikoa baita, Europar Batasuneko ekonomia handiak erreskatatzekotan, Espainia edo Italia esaterako, txikiegia izango litzatekeen kopurua.