Ekonomia -

Finantza krisia

100.000 milioiko berkapitalizazioa Europako bankuentzat

Europar Batasuneko ekonomia eta finantza ministroek akordioaren hastapena lotu dute. Helburua, Europako bankuek zorraren krisiari eustea eta merkatuaren konfidantza berreskuratzea da.

Ecofineko kideak Bruselan. Argazkia: EFE
Ecofineko kideak Bruselan. Argazkia: EFE
Ecofineko kideak Bruselan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 herrialdeen Ekonomiako ministroek Europako bankuak birkapitalizatzeko akordioaren hastapena lotu dute. 100.000 milioi euro inguru zorraren krisiari aurre egiteko eta merkatuaren konfidantza berreskuratzeko.

Europar Batasunak aurreikusi duen kopurua, Nazioarteko Diru Funtsak kalkulatzen dituen 200.000 milioi eurotik urrun dago. Hala ere, akordioaren hasiera besterik ez da, zorraren krisiari aurre egiteko Europar Batasunak dituen beste bi oinarrizko zutabeen baitan ere baitago: Greziari ordaintzeko barkatuko dioten kopurua, % 50 inguru, eta Espainiara edo Italiara kutsatzea ekiditeko erreskate funtsaren sustatzea.

Banku askoren kritikak jaso ditu planak, besteak beste Santander eta Popular banketxeenak. Beharrezkoa ez dela diote eta Greziaren egoera konpontzeak bankuen arazoa konponduko lukeela pentsatzen dute.

Europar Batasuneko banku handiei kalitatezko diruaren-ratioaren % 9 exijitzea adostu dute. Uztailean egin zituzten estres probek %5 iragartzen zuten, eta Espainiaren kasuan bost garrantzitsuenak izango lirateke: BBVA, Santander, Bankia, CaixaBank eta Popular. Behin-behineko neurria litzateke, eta eskatutako kapital-mailara iristen ez diren bankuei birkapitalizazio plan bat aurkezteko eta martxan jartzeko eskatuko diete.

Bankuek iturri pribatuak erabili beharko dituzte hasiera batean. Onodren eta beharra izanez gero, Gobernu nazionalek laguntza emango diete. Azken errekurtsoa, Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsaren laguntza izango litzateke, Alemaniak eta Batzordeak defendatu duten bezalaxe.

Frantziak ordea, hasieratik Funtsaren laguntza jaso ahal izatea eskatzen zuen, eurek duten "A hirukoitza" kalifikazioa arriskuan ez jartzeko. Baina Berlinen kontrako jarrera ikusita, beharrak dituzten bankuak birkapitalizatuko dituztela iragarri du jada.

Espainiako ekonomiako ministroak, Elena Salgadok, Europako Bankuen Agintaritzak Espainiari atzeman dizkion beharrez hitz egitea ekidin du. Baina onena Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa ez erabiltzea eta laguntza behar duten erakundeek iturri pribatuetara jotzea dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea