Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Salgado: 'Alemaniak ez dizkigu murrizketa neurri gehiago eskatu'

Angela Merkelek larunbatean adierazi duenez, "Espainiak dagoeneko asko egin du baina ziurrenik gehiago egin beharko du merkatuen konfiantza berreskuratzeko".

Elena Salgado, Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe.
Elena Salgado, Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Ekonomia presidenteordeak ukatu egin du Gobernuak azaroaren 20ko hauteskundeak baino lehen murrizketa gehiago ezartzeko asmoa edukitzea. Horren harian, edozein neurri berri hurrengo legealdian onartuko dela azaldu du.

Salgadok Angela Merkelek egindako adierazpenei erantzun die. Merkelek larunbatean bertan adierazi duenez, "Espainiak dagoeneko asko egin du baina ziurrenik gehiago egin beharko du merkatuen konfiantza berreskuratzeko".

"Merkel andereak esandakoarekin erabat ados gaude. 2012 eta 2013 urteetan gauza gehiago egin beharko ditugu, ziur", azpimarratu du Salgadok. "Hurrengo ahaleginak, hurrengo legealdian. Dagoeneko ez dago legealdirik, Parlamentua itxita dago", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea