Ekonomia -
Madril eta Katalunia, aurretik
Euskadi hazteko aukera handienak dituen hirugarren erkidegoa da
Regus nazioarteko hornitzaileak egindako txosten baten arabera, "negozioetarako gune estrategiko" bihurtu da Euskadi. Madril eta Katalunia zerrenda honen buruan daude.
Erredakzioa
Euskadi hazteko aukera handienak dituen hirugarren autonomia-erkidegoa da, Regus lanpostu malguetarako esparruak eskaintzen dituen nazioarteko hornitzaileak zabaldutako txosten baten arabera. Zerrenda honen buruan Madril eta Katalunia daude, hurrenez hurren.
Regusek azpimarratu duenez, "negozioetarako gune estrategiko" bihurtu da Euskadi. Gainera, lan malguetarako esparruen eskaintza "gero eta handiagoa da" eta horrek eskualde honetako Regusen lehenengo egoitza zabaltzea ekarri du.
Txosten horren arabera, 2011ko lehen seihilabetekoan, 2010eko epe berdinarekin alderatuta, "malguak eta eraginkorrak diren lan egiteko forma desberdinen eskaintzak % 31 egin du gora Estatu mailan".
"Estatuko ekonomia dinamikoena da Bilbokoa eta, hori dela eta, negozioak abian jartzeko leku oso interesgarria da. Gure egoitza berriarekin tokiko eta nazioarteko enpresentzat aukera berriak sortzen ari gara", azpimarratu du Olivier de Lavalette Reguseko Europa hegoalderako zuzendariak.