Ekonomia -

Balantzea

BBVAk 3.143 milioi irabazi zituen iraila arte, iaz baino % 14 gutxiago

Negozio alorretako diru-sarreren % 54 susperraldian dauden herrialdeetan lortu zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 3.143 milioi euroko etekinak lortu zituen aurtengo lehenengo 9 hilabeteetan, 2010eko epe berean baino % 14,3 gutxiago, finantza merkatuak "aztoratuta" zeudelako.

Finantza operazioak alde batera utzita, BBVAren etekinak % 4,8 murriztu ziren lehenengo bederatzi hilabeteetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez.

"Bezeroan oinarritutako negozio ereduak eta aktiboen kartera dibertsifikatzeak emaitza sendoak ekarri dizkigute estresa nagusi den inguruetan", adierazi du Francisco Gonzalez buru duen erakundeak.

Negozio alorretako diru-sarreren % 54 susperraldian dauden herrialdeetan lortu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea