Ekonomia -
Goi-bileraren ostean
Europako burtsak urteko bigarren igoera handiena izan du
Ibex 35ak % 4,96 egin du gora. Jarraitu burtsaren bilakaera.
Erredakzioa
Espainiako burtsak asteazken honetan urteko bigarren igoera handiena izan du, % 4,96, eta 9.300 puntura iritsi da, atzo Euroguneko agintariek Greziako zorraren % 50 barkatzeak, erreskate funtsa bilioi bat euroz hornitzea eta bankuak berriz kapitalizatzea hitzartu eta gero.
Arrisku saria oinarrizko 310 puntuetan izan da, Espainiako burtsaren erreferentziazko indizea, IBEX 35ak 438 puntutan egin du aurrera, % 4,96an, 9.270,50 puntutara iritsi arte, hau da, abuztuaren hasieran utzitako mailara. Urteko galerak % 5,97 jaitsi dira.
Balio handiak igo egin dira, bankuak goi-goian izanda: BBVAk % 10,21, IBEXen bigarren igoera handiena, Banco Santanderrek % 7,53, irabaziak % 3,5ean igo dituen Iberdrolak % 5,3 irabazi du, Telefonicak % 4,9 eta Repsolek % 2,92.
Europako gainerako merkatuak ere indartsu ari dira goraka. Hala, eguerdian, Londresko burtsa % 1,94 igo da, Frankfurtekoa % 3,6, Pariskoa % 3,77 eta Milangoa % 4,11.
Ibex 35en barruan, Bruselak kapitalizazio gehitzeko eskakizunak egin dizkien bost banku handiak nabarmen ari dira goraka.