Ekonomia -

LANGABEZIA

400 langabe gehiago Nafarroan, hirugarren hiruhilekoan

Foru Erkidegoko landunen kopurua 8.000 pertsonatan (% 2,9) hazi zen 2020ko hirugarren hiruhilekoan.

Datos del paro del tercer trimestre. Foto: EFE.
Datos del paro del tercer trimestre
Datos del paro del tercer trimestre. Foto: EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak gora egin du hirugarren hiruhilekoan Nafarroako Foru Erkidegoan, eta guztira 30.900 pertsona daude lanik gabe. Termino erlatiboetan, aldaketa % 1,4koa izan da hiruhilekoan. Azken 12 hilabeteetan, 4.900 langabe gehiago zenbatu dituzte, % 19,1 gehiago.

Langabeen hazkunderik handiena, % 45,6koa (600), Lizarraldean izan da, eta % 30,7koa (4.100) izan da Iruñerrian.

Langabezia tasarik altuena Tuteran dago (% 11,3), duela urtebete baino 2 puntu gehiago, eta % 0,6 igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; bigarren postuan Iruñea dago (% 10,6) eta hiru hamarren igo da.

Nafarroako Estatistika Institutuak astearte honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Nafarroan 8.000 landun gehiago (% 2,9) zenbatu dituzte 2020ko hirugarren hiruhilekoan, 279.400 pertsona ari baitira lanean; azken hamabi hilabeteetan, berriz, 11.000 pertsona gutxiago zenbatu dituzte lanean, hau da, % 3,8 gutxiago.

Azken 12 hilabeteetan, Nafarroa Erdialdeko Ekialdean izan da jaitsiera handiena, % 7,5ekoa (1.100 gutxiago), eta Erriberagoitian % 1,3 (300 gehiago) hazi da.

Jarduera-tasarik altuena (% 60,6koa) Iruñerrian erregistratu dute, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,4 txikiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak