Ekonomia -
Teknologia
Hiru, begiradarekin makinak aktibatzeko gai den plataforma anitzerako lehen gailua
Tablet edo ordenagailu baten pantailatik 35 eta 80 zentimetro arteko distantzian erabil daiteke, eta begiradaren bidez edozein plataforma kontrolatzeko aukera ematen du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Operatzen ari diren gaixo baten historian sartzeko edota begirada hutsarekin kutxazain bat edo igogailu bat aktibatzeko gai da Hiruren jarraipen sistema. Donostian egoitza duen Irisbond enpresak sortu du, eta sistema eragile ezberdinekin bateragarria den gisa horretako lehen gailua da Hiru.
Internet bidez aurkeztu dute astearte honetan, prentsaurreko birtual batean. Bertan, Eduardo Jauregi Irisbondeko zuzendari exekutiboak esan du Hiru "guztiz espainiarra" dela, Espainian diseinatu eta ekoitzi dutelako.
Tablet edo ordenagailu baten pantailatik 35 eta 80 zentimetro arteko distantzian erabil daiteke, eta begiradaren bidez edozein plataforma kontrolatzeko aukera ematen du.
Teknologia mota hori "mugarri" da, beraz, erabilera kostuak eta denborak hobetuko baititu. Aurreikusitakoaren arabera, urtarrilean jarriko dute salgai.
Batez ere, neuromarketingera, automoziora, ikerketara, 4.0 industriara, smart hometara, robotikara, osasunera eta hezkuntzara zabaldu nahi du bere teknologia Irisbondek, eta horretarako akordioak ixten ari direla aurreratu du Jauregik.
Hiruk dituen aplikazioen artean, publizitatearekin eta marketinarekin lotutakoak nabarmendu ditu, Hiruri esker, erosleak begirada nora zuzentzen duen jakingo baitute sektore horietan lanean dauden enpresek. Halaber, hirugarren adinekoen sektoreari zuzendutako silver economy teknologia aztertzeko aukera emango du.