Ekonomia -
Krisia eurogunean
Alemaniako Konstituzionalak balazta jarri dio erreskate planari
Auzitegiaren erabaki batek Alemaniaren funtsari buruzko erabakiak atzeratzea edo moteltzea ekar lezake.
Erredakzioa
Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak indargabetu egin du, behin-behinean, Europako erreskate funtsari buruz larrialdiko erabakiak hartzeko Gobernuak sortutako batzorde berezia, eta horrek aipatu funtsari buruzko erabakiak atzeratzea edo moteltzea ekar lezake.
Hori horrela, Karlsruheko Auzitegiak onartu egin du SPD alderdiko bi diputatuk aurkeztutako eskaera, batzorde hori legez kanpokoa dela adierazi baitzuten.
Irailean, Konstituzionalak onartu egin zuen Alemaniak erreskate funtsean parte hartzea, baina hori buruzko erabakiak Parlamentuak kontrolatzea jarri zuen baldintza.
Nolanahi ere, larrialdi kontuak aztertzeko, Gobernuak batzorde berezia sortu zuen asteazkenean.