Ekonomia -

Krisia

OECDk ez du baztertzen eurogunea atzeraldi sakonean sartzea

Erakundeak aurrez ikusten duenez, euroguneko ekonomia % 0,3 baino ez da haziko 2012 urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) ohartarazi du euroguneko eta G20 taldeko hainbat herrialdetako ekonomiak gelditu egingo direla 2012an, eta ez du baztertu atzeraldi handian sartzea.

OECDren aurreikuspenen arabera, euroguneko barne produktu gordina (BPG) % 0,3 baino ez da haziko 2012an, aurten % 1,3 egingo badu ere. 2013an, berriz, % 1,5 haziko da.

Herrialdekako daturik eman ez badu ere, hainbatetan jarduera ekonomikoa jaitsiko dela azaldu du.

Oro har, G20 osoan eta AEBetan ere moteltzen ari da ekonomia.

Adibidez, AEBetan % 1,7 haziko da aurten, % 1,8 hurrengoan eta % 2,5 2013an.

Herrialde azelaratu berrietan ere moteldu egingo da, baina gainerako herrialdetan beste.

Adibidez, Txinan % 9,3 haziko da aurten, % 7,2 hurrengoan, eta % 9,5 2013an.

OECDren ustez, merkatuetan konfiantza pizteko murrizketa zorrotzak eta sinesgarriak egin behar dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea