Ekonomia -

Joera aldakorra

Finantza-entitateek Espainiako burtsaren errebotea eragotzi dute

Bestalde, Espainiako arrisku-saria 360 puntutan kokatu da. Milango eta Pariseko burtsek, ostera, % 2,31 eta 1,38 egin dute gora, hurrenez hurren.

Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza sektoreak izandako galerek Espainiako burtsaren errebotea galarazi dute. Europako gainerako burtsek gora egin dute atzoko galerak berreskuratuz. Horrela, Espainiako burtsak % 0,06 egin du behera.

Ibex 35 indizeak 5,10 puntu galdu ditu eta 8.574,50 puntutan kokatu da. Horrela, urteko galerak % 13,03an kokatu dira.

Bestalde, Espainiako arrisku-saria 360 puntutan kokatu da, nahiz eta goizean 373 puntutara heldu.

Indize nagusien artean, BBVAk % 2,14 egin du behera eta Santander bankuak % 1,34; Iberdrolak bere horretan amaitu du saioa eta Telefonicak % 0,54 egin du gora. Repsol YPF konpainiak % 2,05 egin du gora.

Europako burtsek gora egin dute

Bestalde, Milango burtsak gora egin eta FTSE MIB indizeak % 2,31ko gorakada izan du, 15.273,31 puntutan kokatuz.

Parisko burtsak ere gora egin du eta CAC-40 indize nagusiak % 1,38 gorakada izan du, 3.110,59 puntutan kokatuz.

Azkenik, Alemaniako burtsak % 2,25 egin du gora, 5.965,63 puntutan kokatuz.

Burtsaren bilakaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea