Ekonomia -

Analisia

Analisia: Greziak ahalik eta azkarren esan behar du baietz edo ezetz

Greziak erreferenduma hilabeteko epean egitea lortzen badu, hori albiste ona litzateke. Arazoa prozesuan dago, hauteskundeak deitu, kanpaina egin eta botoa eman arte hilabeteak pasatzen baitira.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak Europako erreskate planari buruzko erreferenduma hilabeteko epean egitea lortzen badu iragarri duen moduan, hori albiste ona litzateke. Arazoa hauteskunde prozesuan dago, hauteskundeak deitu, kanpaina egin eta botoa eman arte hilabeteak pasatzen baitira. Egoera honetan hilabete bat bera ere denbora askotxo da, hala ere, askoz okerragoa litzateke urtarrila edo otsailera arte itxaron beharra.

Edozein kasutan, greziarrek eta europarrek lehen bait lehen hasi behar dute baiezkoaren edo ezezkoaren garaipenak sor ditzazkeen eszenatoki desberdinetarako irtenbideak bilatzen. Baiezkoak irabazten badu Greziak Euroaren barruan jarraitu ahal izango du, porrotaren muga-mugan jarraitu arren, eta herritarrek jasaten ari diren murrizketak baino are zorrotzagoak onartu beharko dituzte. Ezezkoa gailentzen bada, berriz, adostutako erreskate plana desagertu egingo da, Greziak ez du Europar Batasunetik finantziazio gehiago jasoko eta funtzionarioei soldatak ordaintzeko dirurik ez du izango, ondorioz herrialdeak hondoa jo eta eurotik atera beharko du.

Ea nola azaltzen den guzti hau hauteskunde kanpaina baten zurrunbiloan. Papandreu lehen ministroak greziarrei esango die ez dagoela beste irtenbiderik eta Eurotik kanpo hondamendia baino ez dagoela, baina, beste aldean, oposizioko politikariak ere agertuko dira Eurotik kanpo justu kontrako egoera izango dutela aginduz edo esanez ,arazoa Papandreu bera eta honen kudeaketa dela eta ez dagoela kezkatu beharrik.

Galdeketa ariketa demokratikoa da eta ezin zaio Papandreuri ausardia egotzi erreferenduma deitzeagatik. Europako kideak haserre daude Papandreuk ez zielako ohartarazi aurretik, berak sinatutakoak, agian ez duela ezertarako balioko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea