Ekonomia -

Indarkeriaren amaiera

Jaurlaritzak turista datuak bikoiztea espero du

ETAk indarkeria utzi duela eta, Espainiara etortzen diren turisten % 10ek Euskadi bisitatzea espero du Gasteizko Gobernuak.

Euskadik 27 hilabete zeramatzala turismo datuak hobetzen, hau da, 2009ko uztailetik. Argazkia: EITB
Euskadik 27 hilabete zeramatzala turismo datuak hobetzen, hau da, 2009ko uztailetik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Berrikuntza sailburuak adierazi du terrorismoaren amaieraren ostean Espainiara etortzen diren turisten % 10ek Euskadi bisitatzea, hots, egungo turista kopurua bikoiztea, espero duela.

Bilbon eskainitako hitzaldi batean, sailburuak gogorarazi du ETAk indarkeria utzi baino lehen Euskadik 27 hilabete zeramatzala turismo datuak hobetzen, hau da, 2009ko uztailetik.

Indarkeria bukatu den honetan, baina, "errazagoa izango da turista igorle diren merkatu batzuetara iristea". "Kanpotik begi onez ikusiko gaituzte", gaineratu du.

"Basque Country marka indartzeko unea da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea